Copy
LINGUATEC proiektuko 4. albiste-buletina

4. NEWSLETTER
2021-03

 
Facebook
Twitter
Web
Ongietorri LINGUATEC proiektuaren laugarren newsletterrera

Azken txanpan sartzera doa LINGUATEC proiektu europarra, zeinak helburu baitu aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazio-maila hobetuko duten baliabide, tresna eta aplikazio linguistiko berritzaileak garatu, frogatu eta zabaltzea. Partzuergoak berriki egindako bileran nabarmendutakoak, datozen aste eta hilabeteetarako antolatutako tailerrak eta, batez ere, VOTZ, okzitanieraren lehen ahots-sintesiaren tresna laburbiltzen ditu buletin honek.
Okzitanieraren lehen ahots-sintetizadorearen aurkezpena

Otsailaren 23an Pauen aurkeztu genuen VOTZ okzitanieraren lehen ahots-sintesiaren tresna. Urrats handia da okzitanieraren garapen teknologikoan. Mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren emaitza ederra da VOTZ, Lo congrès permanent de la lenga occitana erakundeak garatua, Elhuyar bazkide teknologikoaren eta LINGUATEC proiektuaren koordinatzailearen laguntzarekin.

Esteka honetan eskuragarri dago aurkezpen-ekitaldia osorik.

Eta hemen zenbait komunikabidek aurkezpenari emandako oihartzuna: 

Informazio gehiago

LINGUATEC-en jardunaldia Pauen
 
VOTZ tresnaren aurkezpenaren aurretik, LINGUATEC proiektuko 5 bazkideek bilera egin genuen Pauen. Bertan aurrerapen teknologikoen balantzea egin eta ekaina arteko ekitaldien egutegia zehaztu genuen. COVID-19a gorabehera, proiektua erritmo onean doala berretsi zen: helburu guztiak lortuko direlakoan gaude. 

Hizkuntzaren teknologia berriak garatzea, adimen artifizialean oinarrituta, funtsezkoa da Pirinioen bi aldeetan hizkuntza gutxituak garatzeko. LINGUATEC mugaz gaindiko Europako lankidetza da, beharrezko aliantza XXI. mendean.

 
Emaitzak aurkezteko ekitaldien egutegia
 
LINGUATEC proiektua azken txanpan sartzera doa eta datozen hilabeteetan hainbat ekitaldi antolatuko dira proiektuaren emaitzak aurkezteko. Hauek dira LINGUATECen hitzordu nagusiak:

EGUNA            TOKIA                   EKITALDIA
2021/02/23       Pau                        Emaitzak aurkeztea
2021/04/13       Jaca                       Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
2021/05/12       Donostia/Toulouse Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
Zehazteko        Donostia/Baiona    Emaitzak aurkeztea eta erakusketa-tailerrak
2021/06/17       Pau                        LINGUATEC kongresua. Erakusketa-tailerrak
2021/06/18       Donostia                LINGUATEC kongresua. Erakusketa-tailerrak
EFA 227/16 LINGUATEC proiektua bigarren POCTEFA deialdian onartu zuten, eta 1.227.500 euroko aurrekontua du; Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) % 65a finantzatu du  Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez.
 

Email Marketing Powered by Mailchimp