Copy
LINGUATEC proiektuaren 2. buletina
 

2. NEWSLETTERRA
2020-03


 
Facebook
Twitter
Web
Ongietorri LINGUATEC proiektuaren bigarren newsletterrera

Ekuatorea pasatu du LINGUATEC proiektu europarrak, eta dagoeneko hasi da lehenengo emaitzak ematen, alegia, lehenengo hizkuntza-tresna digitalak argitaratzen. Izan ere, proiektuaren helburua da aragoieraren, euskararen eta okzitanieraren digitalizazio-maila hobetuko duten baliabide, tresna eta aplikazio linguistiko berritzaileak garatu, frogatu eta zabaltzea. Halaber, hasi da gizartera iristen, komunikabideen bitartez, oso oihartzun zabala eman baitiote komunikabideek proiektuari orain arte. 
BIDEOA
Teknopolis telebista-saioak Linguatec proiektuari buruz egindako erreportajea
HIZKUNTZEN AURRERAPEN TEKNOLOGIKOA

Euskararen, aragoieraren eta okzitanieraren egoerari buruzko txosten konparatzailea egin ondoren, LINGUATEC proiektua hasi da lehenengo fruituak ematen, eta edonoren esku jarri ditu garatutako lehenengo baliabideak. Hizkuntzen arteko kooperazioari esker, batean lortutako garapen, tresna edo baliabideak besteetara egokitu ahal izango dira.

Informazio gehiago

LINGUATEC KOMUNIKABIDEETAN
 
Linguatec proiektua oihartzun zabala izaten ari da komunikabideetan. Linguatec proiektuari buruzko albiste eta kronikak argitaratu dituzte askotariko telebista, irrati eta egunkarik, baita bestelako erakunde batzuek ere.
GAURKOTASUNA
 
2020ko otsailaren 27an bildu Huescako Artxibo Historikoan ziren Linguatec proiektuko kideak. Kideen arteko loturak eta kide bakoitzak orain arte egindako lanak eta garatutako tresnak izan ziren bileraren ardatz. 

Aragoiko gobernuko hiru ordezkari ere izan dira Linguatec proiektuko bileran:  José Ignacio López Susín, Hizkuntza Politikako zuzendari nagusia; Luis Estaún García, Estatutu Garapenaren eta Europako Programen zuzendari nagusia, eta Olga Alastuey, Hezkuntza, Kultura eta Kiroleko zuzendari probintziala.  
EFA 227/16 LINGUATEC proiektua bigarren POCTEFA deialdian onartu zuten, eta 1.227.500 euroko aurrekontua du; Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) % 65a finantzatu du  Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez.

Eguneratu harpidetza-datuak  edo eten harpidetza.

Email Marketing Powered by Mailchimp